1. EGUNA ETA LEKUA: ( NeguTrail ) mendi lasterketa 2026 ko
Otsailaren 1ean (Igandea) ospatuko da eta goizeko 10:00etan hasiko da. Irteera
eta helmuga Berastegiko plazan izango da.
Honekin batera Negu Trail ttiki egingo da non 15 urte beteta
(lasterketa egunean) eta 18 urte bete gabe ( lasterketa egunean) dituztenen
artean egun berean eta goizeko 11:00etan hasita.
2. IBILBIDEA:URDELAR-LARRE- IPULIÑO…mendiak pasako ditu besteak
beste eta 16 km ta 1000m+ ko desnibel positiboa edukiko du. Neurketak ez daude
homologatuta.
Negu Trail ttikik berriz, Ipuliño mendia igaroko du,
ibilbide luzeko amaiera berdina eginez 8,3 km-ko ibilbidean eta +570 metroko
desnibelarekin. Neurketa hauek ere ez daude homologatuta.
3. PARTE HARTZEA: Araudi honek dioena betez gero, 18 urtetik
gorako kirolari orok parte hartu ahal izango du, federatua izan edo ez.
Antolakuntzak, proba aurretik, azterketa mediku bat egitea gomendatzen die
parte-hartzaile guztiei, eta hauek bere gain hartuko dute proban gerta
liekeena.
Negu Trail Ttikin ere, goiko paragrafoko berbera
aplikatuko da, baina adin tartea 15 urtetik 18 urtera izango da.
a. Antolakuntzak
partehartzea ukatzeko eskubidea edukiko du bi lasterketetan.
4. EZINBESTEKO MATERIALA BI LASTERKETETARAKO:
a.
Haize-babesgarria, nahiz eta bero egin.
b.
Eguraldi txarra eginez gero: Txubaskeroa edo
euritakoa. Atal hau antolakuntzak argituko
luke aurreikuspenen arabera. Gainera, eguraldi iragarpena oso beroa bada,
antolakuntzak likido kopuru jakin batekin ateratzera behartu dezake. Hau ere argituko
litzateke.
c.
Derrigorrezkoa izango da ezinbesteko materiala osoa
korralitoan sartzerakoan aurkeztea.
d. Irteeran edukitzen den material berberarekin, bastoiak
esaterako, egin behar da ibilbide osoa.
5.
SARIAK:
-Garaile orokorra
gizon/emakume:
NEGU TRAIL 1º Saria (Oroigarria +
Bertako produktuen saski handi bat)
NEGU TRAIL 2º Saria (Oroigarria)
NEGU TRAIL 3º Saria (Oroigarria)
NEGU TRAIL TTIKI 1º Saria (Oroigarria)
NEGU TRAIL TTIKI 2º Saria
(Oroigarria)
NEGU TRAIL TTIKI 3º Saria
(Oroigarria)
-Lehenengo herritarra emakume/gizon bi
lasterketetan
6. IZEN-EMATEA: Gehienez,
300 izen emate izango dira, izen-emate ordena zorrotz jarraituko delarik internetez. Izen ematea http://www.kronoak.com/es orriaren bidez egingo da, 2026ko Urtarrilaren 31arte,lehenago
inskripzioak bete ezean. Izen ematea 20€ izango da. Ordainketak, proban parte hartzeko eskubidea
eta erantzukizun zibil eta istripu aseguruak edukitzeko eskubidea ematen du,
eta, halaber, parte-hartzaileentzat, korrikalariaren poltsa hartzeko ere bai.
Behin izena emateko kuota ordainduta, proban parte hartzen ez duenari osasun
arazo bat edo ezean ez zaio dirurik itzuliko, edozer dela itzulketan %75
itzuliko da.
NEGU TRAIL TTIKIn, ere goiko paragrafokoa aplikatuko da
inskripzioei dagokienenan, eta inskripzioak ematen dituen eskubideei
dagokienean, baina lasterketan parte hartzearen prezioa 10€koa izango da eta
kupoa 50 lasterkarirena.
7. SEINALIZAZIOA: Ibilbidea, probaren kartelekin,
banderinekin eta zintarekin behar bezala markatuta eta ikusgai egongo da bi
lasterketetan.
8. ANOA GUNEAK: Helmugakoaz gain, gutxienez 2-3 anoa gune
izango dira ibilbidean zehar. Gune horietan energetikoak eta hidratatzaileak
diren produktuak eskainiko dira. Beharrezkoa izango da Anoa postuetarako
norberaren edalontzia eramatea. NEGU TRAIL TTIKIn eskuragarri egongo den anoa
gune bakarra lasterketa luzeko Gorosmendikoa izango da, Negu Trail Ttikiko 2.
Kilometroan kokatua.
9.
KANPOKO LAGUNTZA: Lasterketan zehar, lasterkarien edo
kanpokoen laguntza eta anoa oro guztiz debekatuta dago.
10.
KONTROLAK: Antolakuntzak hainbat kontrol-gune jarriko
ditu, eta horietatik pasatzea ezinbestekoa izango da. Horietan, araututako
kontrolak egingo dira.
11.
KONTROL BAKOITZEKO DENBORAK: Helmugan sartzeko gehienezko denbora 3
ordukoa
izango da: Urdelarren,
Larren eta Ipuliñon denbora korteak egongo dira
(Zehazteke).
Negu Trail Ttikian, ibilbidea osatze denbora gehienez 2
ordukoa izango da, eta lehen denbora kortea 2. Kilometroan Gorosmendin izango
da, 35 minutu izango direlarik gehienez lehen bi kilometroak egiteko.
Antolakuntzako arduradunek kontrol guneetan aurrez
ezarritako denbora aurreikuspenak betetzen ez dituzten kirolariak probatik
kanpo uzteko ahalmena izango du. Halaber, araudia betetzen ez duena, markatutako
ibilbide osoa osatzen ez duena, dortsala ikusgai ez daramana, antolatzaileen
aholkuei kasurik egiten ez diena edo beste kirolariekiko errespetu falta
erakusten duena ere probatik kanpo utzi dezake antolakuntzak.
12.
KRONOMETRAJEA: Lasterketaren kronometrajea kronoak-ek
egingo du. Parte-hartzaileek sailkapenak jarri ondoren, 30 minutu izango
dituzte erreklamazioak egiteko, denbora hori igaro ondoren, erreklamaziorik ez
balego, sailkapenak behin betikoak izango dira.
13.
IRTEERA ETA HELMUGA: Irteerako eta helmugako alfonbrak
egongo dira, eta bi alfonbren artean markatutako denbora sailkapen orokorrerako
zenbatuko da. Garailea denbora gutxien erabiltzen duena izango da ibilbidea
egiten, ez lehena iristen.
14.
DORTSALEN BANAKETA: Dorsalen banaketa, larunbata urtarrilak
31 eta igandea Otsailak 1 izango dira.
-
Urtarrilak 31 arratxaldeko 18:00etatik-20:00etara.
-
Otsailak 1 goizeko 8:00 etatik-9:00ak arte.
Dorsalak hartzeko lekua
udaletxeko erabilera anitzeko gela izango da.
15. KONTSIGNA ETA DUTXA ZERBITZUA egongo da.
16.
INGURUGIROA:
Lasterketa, ia osotasunean, natura gune zoragarri batean zehar korrituko da. Hori dela
eta, ingurua babestea derrigorrezkoa izango da eta debekatuta
egongo da edozer gauza lurrera botatzea.
a.
Horretarako zaborra biltzeko
tresnak jarriko dira anoa gune amaiera guztietan.
b.
Arau hau hausten duena
kanporatua izango da.
17. OSASUN ZERBITZUA: Antolakuntzak Larrialditarako osasun
zerbitzua jarriko du ibilbideko lekurik estrategikoenetan. Halaber, helmugan
lehen mailako zerbitzu medikua eskainiko du, horren beharrean aurkitzen diren
kirolariarentzat.
18. SEGURTASUNA: Antolakuntzak, egoerak hala eskatuta,
lasterketaren ibilbidea aldatzeko eta dagozkion gainerako aldaketak egiteko
eskubidea dauka, eta baita bertan behera uzteko ere, eguraldiaren baldintzek
hala eskatzen badute, garaiko osasun egoera edo arrazoi nagusi batengatik,
lasterketa batzordearen adostasunarekin.
19. LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Parte-hartzaileak, laguntza
beharrean aurkitzen diren parte-hartzaileen berri antolakuntzari ematera
behartuak daude, eta baita kontroletan gorabeheren berri ematera ere.
20. ERANTZUKIZUNA: Antolakuntzak bere gain hartuko ditu
ibilbidean zehar gertatzen diren istripu guztiak, baina korrikalariaren
erruagatik edo utzikeriagatik gertatu bada istripua, antolakuntzak ez du bere
gain hartuko. Parte-hartzaileak euren buruari edo besteei egindako kalte
guztien erantzule izango dira.
21. IRUDI ESKUBIDEAK:Parte hartzaile bakoitzak ontzat ematen
du antolatzaileek ateratako argazki edo bideoetan euren irudia libreki
erabiltzeko eskubidea.
22. ONARTZEA: lasterketan partehartzean, araudia onartzen dela ondorioztatzen
da.
23. ARAUDIAREN ONARPENA Parte-hartzaile guztiek, parte
hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren
araudia kontuan izanda ikusiko da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina