Araudia

NEGUTRAIL ARAUDIA


  1. EGUNA ETA LEKUA: ( NeguTrail ) mendi lasterketa 2024 ko Otsailaren 4an (Igandea) ospatuko da eta goizeko 10:00etan hasiko da. Irteera eta helmuga Berastegiko plazan izango da.

  1. IBILBIDEA:URDELAR-LARRE- IPULIÑOmendiak pasako ditu besteak beste eta 16 km ta 1000m+ ko desnibel positiboa edukiko du. Neurketak ez daude homologatuta.

  1. PARTE HARTZEA: Araudi honek dioena betez gero, 18 urtetik gorako kirolari orok parte hartu ahal izango du, federatua izan edo ez. Antolakuntzak, proba aurretik, azterketa mediku bat egitea gomendatzen die parte-hartzaile guztiei, eta hauek bere gain hartuko dute proban gerta liekeena.

a. Antolakuntzak partehartzea ukatzeko eskubidea edukiko du.

  1. EZINBESTEKO MATERIALA:

    1. Haize-babesgarria, nahiz eta bero egin.

    1. Eguraldi txarra eginez gero: Txubaskeroa edo euritakoa. Atal hau antolakuntzak argituko luke aurreikuspenen arabera. Gainera, eguraldi iragarpena oso beroa bada, antolakuntzak likido kopuru jakin batekin ateratzera behartu dezake. Hau ere argituko litzateke.

    1. Derrigorrezkoa izango da ezinbesteko materiala osoa korralitoan sartzerakoan aurkeztea.

    1. Irteeran edukitzen den material berberarekin, bastoiak esaterako, egin behar da ibilbide osoa.

  1. SARIAK:

-Garaile orokorra gizon/emakume:

        1º Saria (Oroigarria + Bertako produktuen saski handi bat)

        2º Saria (Oroigarria)

        3º Saria (Oroigarria)

-Lehenengo herritarra emakume/gizon

  1. IZEN-EMATEA: Gehienez, 300 izen emate izango dira, izen-emate ordena zorrotz jarraituko delarik internetez. Izen ematea http://www.kronoak.com/es orriaren bidez egingo da, 2024ko Otsailaren 1arte,lehenago inskripzioak bete ezean. Izen ematea 20€ izango da. Ordainketak, proban parte hartzeko eskubidea eta erantzukizun zibil eta istripu aseguruak edukitzeko eskubidea ematen du, eta, halaber, parte-hartzaileentzat, korrikalariaren poltsa hartzeko ere bai. Behin izena emateko kuota ordainduta, proban parte hartzen ez duenari osasun arazo bat edo ezean ez zaio dirurik itzuliko, edozer dela itzulketan %75 itzuliko da.

  2. SEINALIZAZIOA: Ibilbidea, probaren kartelekin, banderinekin eta zintarekin behar bezala markatuta eta ikusgai egongo da.

  3. ANOA GUNEAK: Helmugakoaz gain, gutxienez 2-3 anoa gune izango dira ibilbidean zehar. Gune horietan energetikoak eta hidratatzaileak diren produktuak eskainiko dira. Beharrezkoa izango da Anoa postuetarako norberaren edalontzia eramatea.

  1. KANPOKO LAGUNTZA: Lasterketan zehar, laisterkarien edo kanpokoen laguntza eta anoa oro guztiz debakatuta dago.

  2. KONTROLAK: Antolakuntzak hainbat kontrol-gune jarriko ditu, eta horietatik pasatzea ezinbestekoa izango da. Horietan, araututako kontrolak egingo dira.

  3. KONTROL BAKOITZEKO DENBORAK: Helmugan sartzeko gehienezko denbora 3 ordukoaizango da: Urdelarren, Larren eta Ipuliñon denbora korteak egongo dira. Antolakuntzako arduradunek kontrol guneetan aurrez ezarritako denbora aurreikuspenak betetzen ez dituzten kirolariak probatik kanpo uzteko ahalmena izango du. Halaber, araudia betetzen ez duena, markatutako ibilbide osoa osatzen ez duena, dortsala ikusgai ez daramana, antolatzaileen aholkuei kasurik egiten ez diena edo beste kirolariekiko errespetu falta erakusten duena ere probatik kanpo utzi dezake antolakuntzak.

  4. KRONOMETRAJEA: Lasterketaren kronometrajea kronoak-ek egingo du. Parte-hartzaileek sailkapenak jarri ondoren, 30 minutu izango dituzte erreklamazioak egiteko, denbora hori igaro ondoren, erreklamaziorik ez balego, sailkapenak behin betikoak izango dira.

  5. IRTEERA ETA HELMUGA: Irteerako eta helmugako alfonbrak egongo dira, eta bi alfonbren artean markatutako denbora sailkapen orokorrerako zenbatuko da. Garailea denbora gutxien erabiltzen duena izango da ibilbidea egiten, ez lehena iristen.

  6. DORTSALEN BANAKETA: Dorsalen banaketa, larunbata otsailak 3 eta igandea Otsailak 4 izango dira.

    • Otsailak 3 arratxaldeko 18:00etatik-20:00etara.

    • Otsailak 4 goizeko 8:00 etatik-9:00ak arte.

Dorsalak hartzeko lekua udaletxeko erabilera anitzeko gela izango da.

  1. KONTSIGNA ETA DUTXA ZERBITZUA egongo da.

  2. INGURUGIROA: Lasterketa, ia osotasunean, natura gune zoragarri batean zehar korrituko da. Hori dela eta, ingurua babestea derrigorrezkoa izango da eta debekatuta egongo da edozer gauza lurrera botatzea.

  1. Horretarako zaborra biltzeko tresnak jarriko dira anoa gune amaiera guztietan.

  1. Arau hau hausten duena kanporatua izango da.


  1. OSASUN ZERBITZUA: Antolakuntzak Larrialditarako osasun zerbitzua jarriko du ibilbideko lekurik estrategikoenetan. Halaber, helmugan lehen mailako zerbitzu medikua eskainiko du, horren beharrean aurkitzen diren kirolariarentzat.

  2. SEGURTASUNA: Antolakuntzak, egoerak hala eskatuta, lasterketaren ibilbidea aldatzeko eta dagozkion gainerako aldaketak egiteko eskubidea dauka, eta baita bertan behera uzteko ere, eguraldiaren baldintzek hala eskatzen badute, garaiko osasun egoera edo arrazoi nagusi batengatik, lasterketa batzordearen adostasunarekin.

  3. LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Parte-hartzaileak, laguntza beharrean aurkitzen diren parte-hartzaileen berri antolakuntzari ematera behartuak daude, eta baita kontroletan gorabeheren berri ematera ere.

  4. ERANTZUKIZUNA: Antolakuntzak bere gain hartuko ditu ibilbidean zehar gertatzen diren istripu guztiak, baina korrikalariaren erruagatik edo utzikeriagatik gertatu bada istripua, antolakuntzak ez du bere gain hartuko. Parte-hartzaileak euren buruari edo besteei egindako kalte guztien erantzule izango dira.

  5. IRUDI ESKUBIDEAK:Parte hartzaile bakoitzak ontzat ematen du antolatzaileek ateratako argazki edo bideoetan euren irudia libreki erabiltzeko eskubidea.

  6. ONARTZEA: lasterketan partehartzean, araudia onartzen dela ondorioztatzen da.

  7. ARAUDIAREN ONARPENA Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina